Mariscos Hernani

1571150761 1571150760 1571150759 1571150758 1571150757 1571150755
Kale Nagusia, 20, Hernani

Tel.: 943555156/609674344

INFORMAZIOA

Kale Nagusiko Mariscos Hernani mariskeriak kalitatezko mariskoa edukitzeagatik da ezaguna herrian. Galiziatik ekarritako kalitatezko mariskoarekin egiten du lana; ganbak, langostinoak, txangurruak, zentolloak, almejak… denetarik.

Pulpo eta txangurru egositan da espezialista, baita etxean bertan betetako txangurrutan ere.
Marisko freskoan bereizten bada ere, produktu kongelatuak ere badauzka, hala nola, rabak, mejiloiak, langostinoak, txaka… Baita kontserba batzuk ere: esparragoak, atuna, antxoak…

Ospakizun berezitako sortak edo saskiak ere egiten ditu Javierrek enkarguz; adibidez, 4 pertsonentzako marisko sorta 50 €tan dauka salgai.

Eta bertan erositako marisko hori guztia laguntzeko ardo txuriak, ribeiroak, albariñoak… ere badauzka Mariscos Hernanik aukeran.

HISTORIA

28 urte badira Javierrek Mariscos Hernani martxan jarri zuenetik Kale Nagusian. Urte horietan guztietan bezeroen eskakizunetara moldatuz joan da eta pixkanaka produktu berriak sartu ditu mariskerian; kongelatuak, kontserbak, ardoak…

Ordutegia
Ostegunetik larunbatera: 09:00 - 13:30 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 09:00 - 14:00

Kokapenaren mapa