1667913264804 Txirikorda | argazki galeria 3 1667913264783 Txirikorda | argazki galeria 2 1667913248303 Txirikorda | argazki galeria 1 2211050KilometroGidaTxirikorda

Txirikorda

, 31754 Goizueta
Txirikorda logotipoa

Familiako goxotasunean Txirikorda

Txirikordan aurkitu daitezke eskuz egindako buruko zintak, koleteroak, boltsak, eta beste ehunka produktu. Proiektu honen atzean daude Garazi Loiarte eta Koro Villar, ama. Goizuetako familiak, Kronikarekin jardun du, proiektuaren nondik norakoak azalduz.

 

Nolakoa da zuen lana?

Ama eta bion artean banatzen dugu josketa lana. Eta banaketa lanetan, anaiak eta aitak ere laguntzen dute. Baina sortze lanari dagokionez, ama eta bion artean egiten dugu.

Nola antolatzen dituzu eskaerak?
Eskaera gehienak sare sozialetatik heltzen zaizkigu. Saiatzen gara ahal dugun guztietan eskura banatzen, inguruko herrietan batik bat. Urrunagoko eskaera baldin bada paketeetan bidaltzen ditugu eskariak.

Zure bezeroak, gehiengoak goizuetarrak dira?
Esango nuke baietz. Egia da, badauzkagula bezero fijo batzuk, ez direnak Goizuetakoak, esaterako Aia, Orio, Gasteiz, Durangaldeko jendea ere tartean dago. Euskal Herriko zazpi probintzietara bidaltzen ditugu gure produktuak. 

Zein adinetakoak? Zergatik uste duzu?
Adin guztietako jendeak, hala nola, 16 eta 25 urteko gazteak, eta helduak ere. Adin tarte guz- tietako jendeak erosi ditu gure produktuak. Izan ere, saiatzen gara prezio eskuragarrienak jartzen, erraza izan dadin erostea. Ez da berdina lanik ez duen gazte bat edota, lanean ari den pertsona ba.

Zein da zure lanaren alderdi onena?
Guk kudeatzen dugula dena. Gure esku dago proiektua, eta beraz, guk erabakitzen dugu zer sortu nahi dugun eta zer ez dugun sortu nahi. Guk erabakitzen dugu zenbat denbora dedikatu lan honi...

Proiektu edo eskaintza berririk esku artean?
Pixkanaka ideiak etorri ahala, gure eskuetan dagoena egiten dugu. Orain arte egin ditugu musukoak, turbanteak, neze-serrak, boltsak, haurrentzako produktuak... Duela gutxi hasi gara bitxiak egiten, eta etxerako diseinu lanak ere badauzkagu. Orain pendiente dugu arropa- rekin hastea.

Kokapenaren mapa