Jaione Kongelatuak

https://https://kronika.eus//gida/jaione-kongelatuak
Jaione Kongelatuak Kale Nagusia 40
20120 Hernani
Tel.: 943 55 07 87
Jaione Kongelatuak

INFORMAZIOA

Produktu kongelatuak eta delikatesena topatuko dituzu Jaione Kongelatuak dendan. Barietate zabalena daukate bertan, kongelatuetan: berdura, mariskoa, arraina, fritoak... Eta produktu finenak ere badauzkate; besteak beste, iberikoak, Luis Cañas ardoa, Juve y Camps kaba, olagarroa, foiea, ukalondo freskoa...

Gabonetan, bereziki preziatua izaten da kokotxa, eta mariskoan ere, barietate zabala eskaintzen dute: langostinoak, zigalak, ganbak, txangurro beteak... Fritoetan, berriz, nabarmentzekoak dira hojaldre beteak, crepe desberdinak... Eta saski eta produktu loteak ere prestatzen dituzte Gabonetarako!

Hernaniko zentroan kokatua, gertuko atentzioa ematen dute Jaione Kongelatuak dendan. Gainera, edozein herritarren eskura dago, prezio-kalitate erlazio onena eskaintzen duelako.

Eta bilatzen duzuna dendan ez badago, beraiek arduratzen dira merkatuan bilatzeaz eta dendara ekartzeaz. Eta enkarguak ere eramaten dituzte etxera, dendara joaterik ez duten adinekoentzat.

Astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara daude bertan, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara.

 

HISTORIA

Duela 28 urte hasi zuen bere ibilbidea, Jaione Kongelatuak dendak, eta orain hiru urte mugitu zen lokal berrira, Kale Nagusiko 40 zenbakira, eta makinaria guztia ere, berria da orain. Isabel Cascok eraman du denda bere sorreratik, eta pilatutako esperientzia, jendearen zerbitzura jartzen du, tratuan, produktuen ezagutzan...

Logroñon bizi zela, han izan zen kongelatuen boomak ekarri zuen Isabel jaioterrira bueltan, Hernanira, bertan horrelako denda bat jartzeko.

1571150784 1571150783 1571150781 1571150780 1571150779 1571150778