Hoki lentzeria

https://https://kronika.eus//gida/hoki-lentzeria
Hoki lentzeria Agustindarren Plaza 4
20120 Hernani
Tel.: 943 24 32 10
Hoki lentzeria

INFORMAZIOA:

Kortseteria eta lentzeria espezializatua saltzen dugu, bereziki, Hoki Lentzeria dendan. Kalitatea eta maila altuko markak dira gure oinarria, eta sujetadore kopak eta bainujantziak dira gure indarguneak. Izan ere, dena estandarizatzera jotzen den garaiotan, batzuetan zaila izaten da gure neurriko jantziak aurkitzea. Gurean aurkituko dituzu neurri eta kopa mota guztietako sujetadoreak. Horrez gain, bestelako jantziak ere baditugu: emakume eta gizonezkoentzako pijama eta batak, kamisetak, barruko kamiseta eta galtzontzilo edo sujetadore eta kulero konjuntoak...

Tratu zuzena eta behar duzuna aukeratzeko laguntza eskainiko dizkizugu. Zure neurri egokia zein den ezagutzen ere lagunduko dizugu. Eta behar izanez gero, gure Facebookeko orrian nahi adina aholku eta azken tendentzien berri jakin ahal izango duzu.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:15 eta 16:30-20:00, eta larunbatetan, 10:00-13:30

HISTORIA:

Hogeita hamar urtetik gora dira denda ireki nuela, Latsunbe 4 helbidean. Hasieran mertzeria bat izan zen denda, baina pixkanaka, kortseteria eta lentzeria espezializatua saltzen hasi nintzen. Azken hamar urteak, berriz, Agustindarren Plazako 4garrenean pasa ditut, eta hor segitzen dut. Asko gustatzen zait komertzioa; bereziki, ondo ezagutzen dudan produktua saltzea. Ikastaro asko eginak ditut: eskaparateak apaintzea, paketeria, kortseteria... Eta nola ez, bezeroarekiko arreta. Oso garrantzitsua baita bezeroa ondo sentiaraztea.

Dami Moriana.

1571150838 1571150836 1571150835 1571150834 1571150833 1571150832