Fotos Torres

1571151845 1571151844 1571151842 1571151841667 1571151841 1571151840
Atzieta kalea 2, 20120 Hernani

Tel.: 943-33-19-15 |

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.

INFORMAZIOA:

Argazkigintzari eta bideogintzari lotutako lanak egiten ditugu. Merkatuko kamara markarik onenak eskaintzen ditugu: Canon, Panasonic, Olympus, Sony...

Argazkiak errebelatzeaz gain, bestelako hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditugu. Bereziki, ezkontza erreportajeetan espezializatu gara, bai argazki albumak egiten, eta baita bideoak grabatzen ere. Bestalde, bestelako ekitaldietako argazki eta bideoak ere egiten ditugu: jaunartzeetan, bataioetan, urtebetetzeetan, gertaera sozialetan...

Estudioko argazkiak ateratzeko aukera ere badago: familiarekin, haurrekin, etxeko maskotekin...

Argazkiak errebelatzeko, berriz, nahi duzun tamaina, formatu edo euskarri izango duzu aukeran, eta formatu zaharrak berrietara egokitzen ere badakigu.

HISTORIA:

Argazkigintzan eta bideogintzan esperientzia handiko enpresa da gurea: 1992an ireki genuen denda, Hernanin. Kalitatea da gure erreferentea; oraintxe berritu dugu UNE-175001 1:2004 ziurtagiria. Bestalde, familia ugarientzako Eusko Jaurlaritzaren kontsumo-arbitraje eta gidara atxikita gaude.

Jendeak ezagutzen gaitu, eta ondo funtzionatzen dugu. Zure oroitzapenak gordetzen lagunduko dizugu.

Fotos Torres

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan