Distira

https://https://kronika.eus//gida/distira
Distira Kale Nagusia 27
20120 Hernani
Tel.: 943 33 50 58
Distira

INFORMAZIOA

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:30-20:00; larunbatetan, 10:00-13:30.

Emakumeentzako konplementuak edo osagarriak dauzkagu Distiran. Denetariko osagarriak: poltsak, pitxiak, fularrak, betaurrekoak, erlojuak, karterak, txanoak, arropa, oinetakoak... Eta emakumeentzako bakarrik ez, baita neskatilentzako ere.

Argi izan, Distiran erosten duzun hori, zuk bakarrik eramango duzula. Izan ere, marka esklusiboak erabiltzen ditugu. Herrian ez duzu beste inon aurkituko gure markako osagarririk eta horrek berezi egingo zaitu. Bezeroa berezi sentitzea nahi dugu.

Gainera, moda modako produktuak aurkituko dituzu gure dendan; azken tendentziekin bat egiten baitugu beti.

Eta ez ahaztu, zerbitzu pertsonalizatua izango duzula Distiran. Zure beharrei erantzuten ahaleginduko gara eta dendan ez dugun zerbait behar izanez gero, saiatuko gara ekartzen.

HISTORIA

16 urte bete berri ditu azaroan, Distirak. Hain zuzen, 1999 urtean zabaldu zituen ateak. Gaur egun, Marisak darama denda, aurreko jabea jubilatu egin baitzen lehengo urtean (2014). Baina denak berdin jarraitzen duela nabarmendu du: “Esentzia mantentzen dugu”. Gainera, esperientzia handia du sektorean Marisak: “Bizi guztia daramat osagarriekin eta arroparekin lanean. Besteentzat aritu izan naiz orain arte eta nere kabuz hastea pentsatu nuen”. Dena dela, ez da bakarrik ari. Eta Distiraren funtzionamendua ezin hobeto ezagutzen duen langile baten laguntza du. Anarena, hain zuzen. Zortzi bat urte daramatza bertan lanean Anak.

1571151400 1571151399 1571151397 1571151395 1571151393 1571151392721