Arrosak

https://https://kronika.eus//gida/arrosak
Arrosak Antziola 9
20120 Hernani
Tel.: 943 33 02 89
Arrosak

INFORMAZIOA

Punta puntako aparatologiaz baliatzen da Rosa bere bezeroei tratemendu egokiak eskaintzeko. Termosalud, Indiva, Ultrartone … bezalako markak ditu Antziolako lokalean.

Gorputzerako eta aurpegirako tratamendu aukera zabala eskaintzen du Arrosak Estetika zentroak: antizelulitikoak, erditze ondorengo tratamenduak, tonifikatzaileak, peelingak, hidratatzaileak, eguzki orbanen aurkako tratamenduak, oxigenanteak…

Depilazioak ere badu bere lekua zentroan, eta argizari epela edo laserra dira eskaintzen dituen metodoak. Solarium zerbitzua ere badauka.

Produktu naturalak atsegin ditu Rosak eta tratamenduetan behar bezalako kalitatea lortzeko Ionka, Maties, Dibi bezalako etxeak erabiltzen ditu.

Dena den, zerbitzu osagarriak ere badauzka Arrosak Estetika Zentruak. Micropigmentazioa eta tatuajeak egiten dituen profesional bat etortzen da zentrora, baita zirugia estetikako kontsulta pasatzen duen bat ere.

Gorputza ez ezik, eskuak eta hankak ere zaindu behar direlako, manikura eta pedikurak egiten ditu. Makilatzaile fina da ere bada Rosa eta ezkongaiak prestatzen espezialista da.

Bezeroak ezin hobeto zaintzen ditu Rosak eta horretarako Gabonen inguruan urtero zozketatzen du kalitatezko produktuez osatutako saski eder bat.

Aurtengo gabonetan oparitzeko ere badauzka produktu egokiak. Esate baterako, sortu berri den diamante beltzeko eta trufa beltzeko krema bat.

 

HISTORIA

15 urte daramatza Rosak Hernaniko Antziola 9an lanean, Arrosak Estetika Zentroan. Dena den, bere esperientzia aspalditik dator. Madrilen ere lanean aritutakoa da. Estetikara egokitutako kinesologian ditu ikasketak.

1571150996 1571150995 1571150994 1571150993 1571150992 1571150991
Fisiosphere
Fisiosphere

Mundu mailako nobedadea