Arrobi Ostatua

1571150578 1571150577 1571150576 1571150575 1571150574 1571150573
Santa Barbara Auzoa, 87, 20120 Hernani

Tel.: 943-33-72-11

INFORMAZIOA

Paraje lasaiean, bista ederrekin (Hernaniko mendiak ikusten dira) eta era berean herritik gertu dago Arrobi Ostatua. Aparkaleku ederra eta 2 terraza eguzkitsu dauzka bezeroen gozamenerako. Egongela polit bat ere badauka tximinia eta billarrarekin.

Jangela eta barra elkartuta dauka Arrobik. Egunero dago irekita, menuak, plater konbinatuak, razioak, bokatak … eskaintzeko. Horietaz gain, ezkontzak eta komunioak ospatzeko leku atsegina da Arrobi Ostatua.

Ostatuak 11 gela bikoitz dauzka (3 edo 4 pertsona sartu daitezke errez), guztiak telebista eta komun pribatuarekin.

Aipatzekoa da ezgaitasunen bat dutenentzako egokitutako lokala dela ostatua.

 

HISTORIA

Garai bateko Arrigoain jatetxea zena da gaurko Arrobi Ostatua. Orain dela 7 bat urte Izaskun eta Juanmak Txintxua taberna utzi eta Arrobi Ostatua sortu zuten. Herrian dagoen ostatu aukera txikia dela eta animatu ziren hau irekitzera.

Txotx garaia eta udara partea izaten dira lanpetuen dabiltzan garaiak, izan ere, Hernani Donostiatik hain gertu egonda, hiriburua bisitatzera datozen kanpotar askorentzat aukera polita eskaintzen du Arrobi Ostatuak.

Aipagarria da Argentinatik Euskal Herria ezagutzera datozen turista askoren ostatu dela Arrobi Ostatua.

Kokapenaren mapa