1571150763 1571150764 1571150765 1571150766 1571150767 1571150768

Amaia Arrandegia

Andre kale kalea, 34 , 20120 Hernani
Amaia Arrandegia logotipoa

INFORMAZIOA

Arrai freskoa saltzen dute Andre kaleko 34an. Baita itsaskiak eta arrai izoztua ere.

Saiakera berezia egiten dute bertako arraia saltzeko, esate baterako, legatza, oilarra, xapoa, txibia, mihiarraia, bisigua, erreboiloa… aukera handia eskaintzen duen arrandegia da Amaiarena. Kanpotik, berriz, bakailaoa edo izokia bezalako arraina erabiltzen dute.

Batez ere garaian garaiko produktuak dituzte arrandegian, momentuko arraiak; neguan txitxarroa, berdela … Udaberrian antxoa, udara aldean hegaluzea eta udazken partean muxarra, perla, urraburua, lupia…

Mota guztietako arrai eta itsaskiak dituzte aukeran, ez dendan bakarrik, etxera eramateko zerbitzua ere badute.

 

HISTORIA

1986etik dago arrandegia zabalik. Amaia Etxarrik ireki zuen, baina, bere esperientzia urrutitik dator. Gurasoen arrandegian aritu zen lanean Andre Kale 34ko ireki aurretik. Gaur egun, Amaia Erauntzetamurgilek (Etxarriren alabak) darama dendako martxa Iñaki eta Josuneren laguntzarekin.

Kokapenaren mapa