Termas erreformak

https://https://kronika.eus//gida/Termas-erreformak
Termas erreformak Karmelo Labaka, 10
20120 Hernani
Tel.: 943330782 / 686411511
http://termasdecoracion.com/eu/
Termas erreformak

20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu erreformak egiten.


Berrikuntza lanen bat egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Esaiguzu zein den zure ideia eta gauzatzen lagunduko dizugu.

Zergatik aukeratu Termas?
20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu erreformak egiten. kalitatezko materialak erabiltzen ditugu eta eskaintza zabala dugu merkatuko marka onenetan: Porcelanosa, Venis, Roca, Villeroy@Boch, Grohe, Duscholux, Vaillant, Junkers, Fiora eta askoz gehiago.
Profesionalak diren adituekin lan egiten dugu eta etxera bertara joan, azterketa egin eta zure beharren araberako aholkuak eta antolakuntza ematen dizugu.

Zer eskaintzen dugu?
- Erreforma osoak: Zeure proiektuak hasieratik bukaerara arte, bitartekaririk gabe.
- Zerbitzu guztiak: Aholkularitza, diseinua, konponketak eta gremioen antolaketa.
- Neurrira egindako proiektuak: Norbanako edota jabeen komunitateetarako.

Ezaugarriak: Gertutasuna eta konfiantza emango dizkizugu, kalitate onena, bai materialetan eta baita eskulanean ere, eta zerbitzu ezin hobea izango duzula bermetuko dizugu.

Zerbitzuak:

  • Bainugelak:
    Diseinua eta berritzea. Azulejo, iturri, komun, altzari, manpara eta gainerako osagai guztiak. Bainuontziaren ordez dutxa-plakak ere jartzen ditugu. Mugikortasun arazoak dituztenentzako osagaiak ere baditugu.
  • Sukaldeak:
    Lurra estaltzeko materialetan eta sukalde gainetan aukera zabala dugu, baita iturri eta harrasketan ere. Altzarien diseinuan eta etxetresna elektrikoetan zuretzako egokiena dena aukeratzen aholkuak eta laguntza ematen ditugu.
  • Dekorazioa:
    Proiektu pertsonalizatuak egiten ditugu, altzari eta osagaietan dauden joera berrienak erreferentziatzat hartuta. Espazioa hobeto aprobetxatzeko ideiak ematen ditugu, obraren jarraipena eta kontrola egiten dugu suertatu daitezkeen gorabeherei aurrea hartuz, aurreikusitako epeak bermatzen ditugu eta lizentziak tramitatzen ditugu.
  • Igeltseritza, iturgintza, gasa eta berokuntza:
    - Igeltseritzan eraitsi, hondakinak atera, alikatatu, zarpiatu, luzitu, paretak altxatu, premarkoak eta armazoiak jarri, urjarioak bilatu eta konpondu... egiten dugu.
    - Iturgintzan, instalazio guztiak egiten ditugu, baita matxurak konpondu ere.
    - Gas eta berogailuen instalazio baimenduak eta INSTAGIko (Gipuzkoako instalatzaileen elkartea) bazkideak gara. Berokuntza instalazioak jartzen ditugu. Galdara, berogailu eta termo elektrikoen instalazioak egin eta legeztatzen ditugu. Gas sukalde zaharra kendu eta indukzio-plaka edo bitrozeramikak jartzen ditugu.
  • Elektrizitatea, arotzeria, igeltsua eta pintura:
    - Elektrizitatean, instalazio elektrikoak egiten ditugu, bai instalazio osoak eta baita lanpara edo foku bat jartzeko lanak ere.
    - Arotzerian, era guztietako ateak, lurrak, zokaloak eta parketak jartzen ditugu. Egur edo parket zaharkitua lixatu eta bernizatzen dugu. Horman sartutako armairuak diseinatu eta instalatzen ditugu.
    - Igeltsuan, era guztietako igeltsu eta pladur lanak egiten ditugu: sabai faltsuak, aurreak, moldurak, erlaitzak, baketoiak, horma bereizgarriak, isolamendu termikoak eta akustikoak...
    - Pinturari dagokionez, barneko nahiz kanpoko lanak egiten ditugu: lisoak, estukoak, lakatuak, papera jarri, egurra tratatu...

Denda/erakustokia:
- Sukalde zein komunerako azken diseinu eta dekorazio joerak ikus ditzakezu.
- Kalitatezko markekin soilik egiten dugu lana.

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:00 / 16:00 - 19:30
Larunbatetan: 10:00 - 13:00

 

1571151771692 1571151771 1571151770982 1571151770 1571151768 1571151767
Proiektuak osotasunean egiten ditugu
Proiektuak osotasunean egiten ditugu

Hasi eta amaitu inolako bitartekaririk gabe. Jarri kontaktuan eta aurrekontua prestatuko dizugu.