Itxas Buru sagardotegia Itxas buru kupelak

Itxas Buru Sagardotegia

Itxas Buru Sagardotegia logotipoa

GURE HISTORIA

Itxas-Buru sagardotegia 1982.urtean sortu zuen Ascensio Intxauspe jabeak. Betidanik etxean sagardogintza ezaguna bazuten ere, 80. hamarkadatik aurrera profesionalizatu ziren sagardogintzan.
Gaur egun 70.000 litro sagardo egiten dute urtean bertako 8 hektareako sagarrak erabiliz.
Itxas-Buruk bi etiketa-motaz merkaturatzen du bere sagardoa: sagardo arrunta eta D.O. Euskal Sagardoa (100% bertako sagarrarekin egina).

 

MENUA

Sagardotegiko menu tipikoa: bakailo-tortilla, bakailoa piperrekin eta txuletoia. Postrea: gazta, irasagarra eta intxaurrak.
Bakailua bi eratara eskanintzen dugu; frejiturik eta saltsan (aurretiko erreserba beharrezkoa). 
Sagardoa da edaria. Bezeroak kupeletik hartzen du zuzenean; pertsona batek zerbitzatzen du, eskatzen zaionean txotxa irekiz.


SAGARDOA

Itxasburu sagardotegiak 70.000 litro inguru egiten ditu bertako 8 hektareako sagarrak erabiliz. Mota askotako sagarrak daude: bizia, gozoa, mikatza… eta bilketan guzti hauek nahasten dira ahalik eta zuku onena ateratzeko.
Sagarraren bilketa, iraila erdialdera hasi eta azaroaren hasieran bukatzen da. Bilketa modu tradizionalean egiten da sagar guztiak kizkiarekin bilduz. Bildutako sagarra egunean bertan garbitu eta prentsatzen da, ahalik eta propietate gutxien gal dezan. Prentsatu ondoren, sagarretatik lortutako mostoa kupeletara bidaltzen da bertan 3-4 hilabetez irakite prozesu bat eginez.
Sagardoa bere puntura etortzen denean botilaratzen da, botilan kontsumitua izan dadin.

ITXAS-BURU SAGARDO NATURALA

Itxasburuk bi etiketa-motarekin merkaturatzen du bere sagardoa: normala eta D.O. Euskal Sagardoa. Azken hau bertako sagarrarekin eginda dago %100ean, eta kanpoko ziurtagiri emaile homologatu baten berrikusketa du.
​Botilak bi ontzi desberdinetan banatzen dira: 3 eta 12 botilako kaxetan.

 

ORDUTEGIA

ASTEAZKENETIK-OSTEGUNERA

  • BAZKARIAK
    • 14:00 - 18:00
  • AFARIAK
    • 20:00 - 00:00

 

OSTIRALA-LARUNBATA

  • BAZKARIA
    • 14:00 - 18:00
  • AFARIA
    • 20:30 - 00:00

IGANDEA

  • BAZKARIA
    • 14:00 - 18:00

Kokapenaren mapa