Errioguardaenea

https://https://kronika.eus//gida/Errioguarda
Errioguardaenea Kale Nagusia 25
20120 Hernani
Tel.: 943 33 0291
http://www.errioguardaenea.eus/
Errioguardaenea

INFORMAZIOA

Hernaniko kaxkoan kokatutako jatetxe honek otordu xumeak oinarrian baina, era berean, erakargarriak eskaintzen ditu. Produktuak mimatuz, eguneroko lana eta bezeroarekiko errespetuaren fruitu dira euren plater nagusiak.

Bertan prestatzen dituzten txipiroi krepak oihartzun handikoak dira bailaran, baita ehiza prestatzeko duten modua ere.

Eguneko menua astelehenetik ostiralera zerbitzatzen dute, 15.50 €ren truke. Ostegun gauetik larunbat gauera, berriz, menu berezia ere badute, 22 €tan.

Taldean joateko asmoa izanez gero, aukeran, taldearen gustura egokitutako menuak ere antolatzen dituzte enkarguz.

Astelehenetik larunbatera 13:00etatik 15:30etara bazkaltzeko eta 20:30etatik 22:00etara afaltzeko aukera izango duzue.

HISTORIA

1993ko apirilean zabaldu zituen bere ateak Errioguardaeneak, Hernanin, bertakoentzat “Guardarrios” bezala ezagutzen den etxean. Juan Mari eta Elena anai-arrebek daramate martxa, Anttonen laguntzarekin (Elenaren senarra).

Dena den, hirukoteak Kris, Kristina, eta Josuneren laguntza ere badute jatetxera gerturatzen diren hroeik guztiak behar bezalako arreta izan dezaten.

 “Interesatuko zaizuelakoan, gure jatetxearen berri eman nahi dizuegu; beraz, lehenengo eta behin, herriaren kasko-kaskoan bertakoek Guardarrios bezala ezagutzen duten etxean gaudela esan beharra dago, Kale Nagusiaren atzeko aldean, Iturriaga idazle hernaniarrari eskainitako kalean.

Edozein egunetan etorri zaitezkete, eta euskaraz edo erdaraz, zuek nahi moduan, ezin hobe hartuko zaituztegu. Egunero menuaren arabera edo kartara bestela, oso prezio egokian, etxeko moduan prestatutako plateretan, janari garbia eta bertako jeneroa jango duzue asper ederrean eta giro lasaian beti.

Horrela, bada, buruz buru solasean aritzeko asmotan baldin bazatozte, bazter diskreto batean egokituko zaituztegu; laneko goraberak aztertu nahi izanez gero, mahai biribil batean jar zaitezkete; eta lankideen edo familien arteko ospakizunetarako ere, nahiko leku badago; beraz, prest gaituzue-eta, zatozte Errioguardaeneara nahi duzuenean.”

1571150587 1571150586 1571150585838 1571150585 1571150584 1571150583