Amaia Lu­janbio
«Aurkitu dugu nola gordetzen diren gibeleko minbizi zelulak, mutazio konkretu bat dutenak»

Goizueta

«Minbizia ikertzeak badu bes­te balio erantsi bat; oso interesgarria da, eta, era berean, zerbait ttikia aurkitzen baduzu ere, horrek izan dezake eragin bat. Guk egiten duguna da ale ttiki bat paratu, baina aleka egiten da mendia». Eta bidea  geratzen bada ere, osatu dute  aurreneko muinoa; Amaia Lu­janbio Goi­zu­eta (Goizueta, 1982) biologoak New Yorkeko The Mount Si­nai Hospital ospitalean zuzentzen duen laborategian gibeleko minbiziaren in­gu­ruko aurkikuntza bat egin dute, eta, ondorioztatu dute mutazio konkretu bat daukaten gi­beleko minbizi zelulen kontra egiteko, inmunoterapia ez dela egokiena. Hori horrela, balio dezakeen botika berria proba­tzen ari dira orain.

San Inaziotan, lau emakume trontzan