Ergobiako plazan, oinezkoak nagusi

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 02:00

ERGOBIAKO auzoak eta Asti­ga­rra­gako Udalak, hainbat bilera egin dituzte azken urte hauetan, «Ergobiako plaza oinezkoentzat izatea lortzeko helburuarekin». 

Horrez gain, bilera hau­etan ere, plaza nola itxi adostu dute, eta nola ez auzoaren inguruan aparka­leku gehiago presta­tzeko proposamenak ere egin dituzte. 


Hilaren 27tik aurrera, Ergo­­biako plaza oinezkoentzat

Ergobiko jaien amaierarekin batera, bertako plaza oinez­koentzat izango da, eta debe­katuta egongo da ibilgailuak aparkatzea. «Udaltzaingoak ne­urri horri jarraipen zorrotza egingo dio» azpimarratu nahi izan dute bai Ergobiko auzoak, eta baita Astigarragako Uda­lak ere. 


Zama lanetarako ordutegiak

Astelehenetik ostiralera bi­tartean, ordutegi bereziak egongo dira, zama lanetan aritzen direnentzako. Goizeko 8:30etatik eguerdiko 13:30eta­ra bitartean aparkatzeko au­kera izango dute. 

Aldaketa honen eragileek, adierazi dute, neurri honek pertsona askoren ohitura alda­ketak ekarriko dituela. Hala ere, jende askoren onerako izango dela azpima­rratu dute, batez ere eremu horretan bizi direnentzat, edo inguru horretan bizi den ororentzat. Zehaztu dutena­ren arabera, «ziur gaude Ergobiaren eta er­go­bi­tarren mesederako izango dela aldaketa». 

Ergobiako jaien amaierarekin batera, Ergobiako plaza oinezkoentzat izango da soilik. 

Beraz, hilaren 27tik au­rre­ra, ezin izango da Ergobiako plazan ibilgailurik aparkatu. Eta neurri horri, jarraipen zorrotza egingo dio udaltza­in­goak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!