Ermita ingurua girotzen hasteko herri kirol desafioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 02:00

AMABIRJIN Egunarekin, jaie­guna aprobetxatuz, egin ohi du­te urtero festa Santiomendi auzoan, eta aurten ere, ez da jai-girorik faltako. Oraingo honetan, gainera, nobedade ba­tekin datoz: herri kirol desa­fioa egingo dute Santio­men­diko ermitaren ingurue­tan.

Arratsaldez izango da hori, 18:00etan hasita. Segan eta aizkoran egingo dute, hain zuzen. Lau partaide izango dituzte: segan, Iban Pardo (Euskal Herriko txapelduna) eta Suharri Irazustabarrena; eta aizkoran, Suharri Rodri­guez Paolla eta Jokin Baso­zabal. Ermitaren behealdean dagoen zelaian egingo dute.

Haiei esker, hurrengo egu­nerako, San Rokeren omenez­ko festarako, ermita ingurua berotzen hasiko dira. 

Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera festari, Santiomendin.


Tortilla txapelketa, hasteko

Gainontzean, aurreko urtee­tako ekintzak ez dira faltako Santiomendiko auzo­tarren eta orokorrean, astigar­tar guztien gozamenerako.

Goizeko 10:00etan hasiko da auzoa esnatzen dianari esker, eta ondoren izango da auzoko ekintza preziatuena:  sagardo eta tortilla lehiaketa. Aurtengoan, nork egingo du tortillarik xamurrena? 

Eguerdiko 12:00etan izango da zaldi-dema, eta bazkari herrikoiak emango dio segida, gero. Larrarte sagardotegian egingo dute. Handik, ermitara igoko dira, gero.

Eguna bukatzeko, afaria izango dute.


Festak jarraipena, etzi

Ermitan izango da festa, aldiz, etzi. Bertan egiten duten meza bereziarekin hasiko da 11:00e­tan, eta Astigar taldeko dan­tza­riek dantzatuko dute jarra­ian, meza bukatzen de­nean.

Ondoren, 13:00ak aldera, Imanol Ituiño magoak ikus­kizuna eskainiko du, gazte­txoenentzat.

Bazkari herrikoiak hartuko dio lekukoa, eta indarrak hartu ondoren, Alaiki taldea­ren dantzaldiarekin luzatuko da San Rokeren omenezko fes­ta, gorputzak nazkatzen diren arte. 


EGITARAUA BIHAR, ABUZTUAK 15

Santiomendiko festak


10:00, Diana

11:00, Sagardo eta tortilla lehiaketa, bertako auzotarrek egina.

12:00, Zaldi dema.

14:00, Bazkari herrikoia, Larrarte sagardotegian.

18:00, Herri Kirolak: sega + aizkora desafioa.

21:00, afari herrikoia.


*Egun guztian zehar, trikitilariez alaiturik egongo da.


ETZI, ABUZTUAK 16

San Roke eguna ermitan

11:00, Meza

12:00, Astigar dantza taldeko dantzariak.

13:00, Imanol Ituiño magoa.

14:00, bazkari herrikoia.

17:30, Alaiki taldearekin dantzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!