Bidegik esleitu ditu Garraio Zentrorako obrak

Zarkumendegi zelaiaren bes­taldean, AP-8ko 17,000 puntu ki­lometrikoan egingo da Ga­rraio Zentro Integraleko pla­ta­forma, Behobiako noranz­ko­an. 355 kamioirentzako apar­kalekua izango du, zerbitzu eraikin bat eta kanpoko apar­kaleku bat, 39 ibilgailu arin edo kotxerentzat.

Plataforma hori egiteko obraren lehenengo fasea eslei­tu berri du Bidegiko Admi­nis­trazio Kontseiluak: Altuna y Uria, Urbycolan, Mariezcu­rre­na eta Zubieder enpresek osa­tzen duten enpresa batasunak egin­go du. Denera, 6.831.737 euroko kostua izango du, eta 24 hilabeteko exekuzio epea.

Hala jakinarazi zuen uz­taila bukaeran Aintzane Oiar­bide, Bide Azpiegituretako di­pu­tatuaren esanetan, eta gehi­tu zuen: «Bidegik bere gain har­­tuko ditu gastuak, osorik».


Bigarren fasea, urte bukaeran

Obraren aurreneko zati ho­ne­tan egingo dituzte lurra oreka­tu eta urbanizatu, eta sarrera eta AP-8ra sartzeko adarra eta trafikoa banatzeko errotonda, besteak beste.

Bigarren fasean, berriz, zer­bi­tzuen eraikina eraiki eta itxi­tu­ra eta zaintza sistema mar­txan jartzeko lanak egingo di­ra, eta 2019ko azken hiru­hi­le­ko­­an aterako dira lizitaziora. On­­doren, Oiartzungo eremua eral­­datuko da, eta hau, 2020ko ur­­tarrilean aterako da lizi­ta­zi­o­ra, aurreikuspenen arabera.

Guztiarekin EAEko aurre­ne­ko Garraio Zentro Integrala erai­kiko da, estatuko haun­di­e­na. Garraiolarientzako atse­den­leku eta aparkalekuaz gain, izango ditu jatetxe-kafetegia, su­permerkatua, komunak eta du­txak, telebista aretoa, ai­si­aldi eremua eta garbitegia.