Kirol eta dantza ikastaroetan izena emateko azken eguna, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 2a, 02:00

Gaur da Astigarragako kirol­de­­giko ikastaroetan izena ema­­­teko azken eguna. Bi es­kaintza izango dira: alde ba­tetik, haur eta gaztee­na, urri­aren 1etik ekainaren 19ra bi­tar­tean izango dena, eta bes­tetik, helduena, irailaren 16tik ekainaren 19ra luzatuko dena. 

Haur eta gazteen es­kain­tza, 5 eta 12 urte bitartekoei luzatu zaie. Hain zuzen, euren adinera egokitu­tako ikasta­ro?ak eskai­ni­ko dituzte; hala no­la, Kids Zum­ba, Jump Fit, Ziklo Gaz­tea, AeroGym, Dantza Mo­der­­noak besteak beste. 

Helduentzat ere, beste hama­ika ekintza burutuko dira; tartean dira Aireko Pila­tesa, Gimnasia 65tik gora­koentzat, Hipopresi­boak, Fit Pump... eta ohikoak diren beste hainbat jarduera.

Helduen taldean, beste aukera bat ere badago, «kon­biak» dei­tu­takoa. Izenak dioen mo­duan, ikas­taroen konbina­keta bate­an oinarrituz sortu duten ikas­taro berria da. Aireko pilatesa, Bungee Air Fit eta Hipopresiboak izan ezik, beste ikastaro guztiak konbi­natu daitezke. Astean hiru ordu, bi aukerekin: hiru egu­netan egi­tea, hau da, egun ba­koi­tzean ordubete; eta biga­rren aukera  egun batean bi ordu, eta bestean ordu bete. 

Beraz, 2019-2020 ikastur­tea indartsu hasi nahi duenak, gaur izango du izena emateko azken eguna. Ki­roldegian ber­tan apuntatu ahal izango da, baita zalan­tzak argitu ere:  bertaratuta, telefonoz (943 33 36 76) edo ?kirolde­gia­@astiga­rraga.eus, helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!