Ikastaroetan izenematea, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 30a, 02:00

Astigarragako kiroldegiak dagoeneko aurkeztu ditu 2019-2020 ikasturteko ikastaroak. Urtero bezala, zerrenda luzea da bai haur eta gaztetxoenentzat egingo diren ikastaroetan, baita helduentzako aukeretan ere. Izena eman nahi duenak, abuztuaren 2ra arte izango du aukera, kiroldegian bertan: 943 33 36 76 edo kiroldegia@astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!