GAUR bukatuko da, Familia Planeko laguntza lortzeko eskaera epea, Udalaren, Adecco Fundazioaren eta Cideten eskutik. Astigarragan erroldatuta egon eta %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek eskatu dezakete. Azkeneko baldintza da, eskaera egiteko 16 eta 64 urte bitartean izatea.
Programaren helburu nagusia da, desgaitasuna duten pertsonak lan mundura gerturatzea. Hain zuzen, aukera honekin, autonomia maila haunditu eta integrazioa bultzatu nahi dute.
Planean parte hartu nahi dutenek, www.fundacionadecco.org/astigarraga webgunean edo posta arrunt bidez egin dezakete eskaera, helbide honetan: Fundación Adecco-Convocatoria Plan Familia Astigarraga 2019; Berastegi kalea 5, 2 ezkerra; 48 001 Bilbo.
Bestalde, eskaera egingo dutenek honekin batera aurkeztu beharko dituzte zenbait dokumentu: NANaren fotokopia, eskaera orria, desgaitasunaren inguruko ziurtagiria, 2018ko errentari dagokion ziurtagiria, eta adin txikikoen kasuan, tutorearen baimena eta Familia Liburua.
Hiru aukeratu, laguntzarako
Eskaera egiten dutenen artean, hiru aukeratuko dituzte, eta emaitzaren berri uztailaren 17an emango du, Ebaluazio Batzordeak.
Honen ostean, alegazioak egiteko epea irekiko da, eta uztailaren 24ra arte luzatuko da tartea, fundazioaren webgunean bertan: planfamilia@fundacionadecco.org.