Duela urtebete hasi ziren Yalde jatetxean, postrerik goxoenak eskaintzen: beraiek egindako helatuak. «Helatu artesanalak dira, naturalak, bertako produktuekin egindakoak; eta ahal denean, ekologikoekin», dio Rocio Mayoralek. Eta bezeroen artean izan duten arrakasta ikusita, beste toki batzuetan ere salgai jarri dute: Hernanin, Adarraga gozotegian eta Akarregiko Dorronsoro okindegian dauzkate; eta Astigarragan, Isa janaridendan eta Yalde jatetxean.
Iñigo Olaziregi sukaldariak berak egiten ditu, mimo haundiarekin, izozkigile maisu bati ikasita. «Helatu onak eskaini nahi genituen, kalitatezkoak. Helatu hauek zapore gehiago daukate», nabarmendu dute.
Helatu goxoenak probatu gabe geratuko zara? Gazta tartarena, sagarrarekin egindakoa... Izugarri gustatu zaizkie, probatu dituztenei. Zapore berri bat ere prest izango dute laster: mamia eztiarekin. Baina garaian garaikoa... eta Gabonak bertan direnez, turroiarena daukate orain! «Xixonako artisau bati erosten diogu turroia, helatua egiteko». Orain bakarrik egiten dute, beraz ez itxaron gehiago!
YALDE JATETXEA
Oialume bidea, 34 - ASTIGARRAGA
943 33 05 30 www.chuletillasyalde.com