‘SuperH hontz zuriaren lurraldean’ ipuina, kalean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

SuperH elkarteak ipuin berria ar­gitaratu berri du: SuperH hontz zuriaren lurraldean. Mi­ren Amurizak idatzitako liburua da, eta protagonista Hodei izeneko mutiko bat da. Mundu erreala eta fikzioa uztartzen ditu liburuak. Mi­keli minbizia diagnostikatu diote erorketa baten ondoren, eta super heroi batean bihurtuko da, eta gaixotasunari aurre egiten lagunduko dien gozoki magikoen bila aterako da. Kontakizun honekin, haurren minbiziaren aurrean jendea sentsibilizatzea lortu nahi da. Ipuina babestu dute Asti­garragako, Hernaniko, Lasar­te­ko eta Urnietako Udalek, eta Jesus Mari Santos alkatea aurkezpenean izan zen.
Ipuinaren 4000 ale argitaratu dira, erdiak euskeraz eta 10 eurotan egongo dira salgai sare sozialetan, Durangon etzi eta superh.com webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!