Pasa den ostiralean txistulariek jarri zuten festa Aranon, San Roke egunean. Denera, 15 gerturatu dira aurten; tartean, Hernaniko Patxi Apezetxea, Garbiñe Tijero, Boni Agirresarobe, Joseba San Sebastian eta Karlos Prado, Aranoko Xabier Narbarte eta Goizuetako Jesus Loiarte. Haien atzetik gerturatu zen hainbat jende ermitara, Esteban Irurzunen meza entzutera, eta bazkariarekin eta ondorenarekin segi zuten festa giroan. Datorren urtean beste hainbeste egitea espero dute, festa berreskuratu zela 50 urte beteko direla ospatzeko.