San Roke omentzeko doinuak Aranoraino, txistularien eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 02:00

Txistulari hotsek jakina­razi­ko dute etzi San Roke eguna de­­la Aranon. Urtero bezala, goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00etara bitarte luzatuko da jardunaldi berezia.


Hamabost txistulari baino gehiago

Esan bezala, goizeko 10:00etan emanen zaio hasiera festari. Or­duan elkartuko dira hainbat tokitako hamabost txistulari baino gehiago, herriko plazan. Aurtengoan, Hernanitik, Bar­tze­lo­natik, Iruñatik, Lekeitio­tik, Aresotik, Goizuetatik, Lei­tza­tik eta Aranotik bertatik arituko dira Aranoko kaleak txistu-doinuez betetzen. 

Plazatik, ermitarainoko bi­dea eginen dute txistulariek, 11:00etan meza nagusia hasten den arte.

Bukatzean, kalejiran buel­ta­tuko dira herrira, eta pilota partiduei emanen zaie hasie­ra, segidan.

Eguna borobiltzeko, bazkari eder baten bueltan elkartuko dira txistulari zein herritarrak, 14:30etan. Hain zuzen, gaur izanen dute apuntatzeko azke­neko eguna, Kontsejun. Txistu­lariek girotuko dute bazkalon­doa, eta abesten bukatuko du­te, eguna. 


SAN ROKE ARANON: 

EGITARAUA

10:00, Txistularien topaketa herriko plazan

10:15, San Martin parrokiko kanpandegitik, erromeriaren hasiera jakinaraziko da kanpai-hotsen bidez.

10:30, San Rokeko ermitara irteera. Txistulariek egingo diete harrera bertaratuei.

11:00, Esteban Irurzunen eskutik meza nagusia santuaren omenez.

12:00, txistulariekin kalejira, ermitatik herriraino.

12:15, Herriko gazte promesen arteko pilota partida.

13:30, txistulariekin kalejira.

14:30, Herri bazkaria Kontseju jatetxean; txistulariek girotuko dute bazkalondoa.

19:00, Erromeriaren bukaera eta agurra Agur jaunak eta andreak abestiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!