Gerturatzen ari da Aranoko San Roke jai eguna ere. Urtero bezala, egun osoko egitaraua prestatzen ari dira abuztuaren 16rako. Besteak beste, herri bazkaria eginen da Kontsejupen, 14:30etan, eta izena emateko epea irekita dago. Asteazkenera arte, abuztuaren 14ra arte eman ahal izanen da izena, Kontsejupera bertara deituta: 948 51 42 79.