Hilabete luze falta da Aranoko festatarako, eta dagoeneko Jai Batzordeak egin ditu hainbat bilera, aurtengo festen nondik-norakoak erabakitzeko. Eta bihar izanen da hurrengoa.
Goizeko 11:00etan elkartuko dira, Maisuenean. Herritarrei irekia da, ohi bezala.
Kontu txikiak baieztatu eta erabakiko dituzte.
Uztailaren 25etik 28ra
Jai Batzordeko kideek aurreratu dutenez, uztailaren 25etik 28ra bitarte izanen dira aurtengo festak: 25ean izanen da txupinazoa; 26ean haurren eguna; 27an, aurkume-jatea; eta 28an emanen diete bukaera festei.
Egitaraua nahiko bideratuta daukate, eta biharko asmoa da kontu txikiak baieztatu eta erabakitzea.