Txapelketa azkarra aurten, palaz

Ohikoa izaten da Aranon, data hauetan zehar pala txapelketa burutzea. Aurten ere eginen dutela adierazi dute antola­tzaileek, baina formatua aldatuko dute.

Hain zuzen, Pala Txapelketa Azkarra eginen dute oraingo honetan, baina egun bakar batean jokatuko dute. Uztaila­ren 14an izanen dela adierazi dute. Nahiz eta formatua aldatu, aurrekoen jarraipena izanen da; hortaz, 16garren edizioa izanen da hau.

Bi kategoriatan jokatuko dute, emakumezkoak eta gizonezkoak; partidu guztiak teniseko pilotarekin izanen dira.

Bi kategoriatan, teniseko pilotarekin
Aurreko urteetan bezalaxe, bi kategoriatan jokatuko dute herriko palistek: emakuzmekoena, alde batetik; eta gizonezkoena, bestetik. Biek teniseko pilotarekin jokatuko dute.

Izenematea, ekainaren 29ra arte
Dagoeneko ireki dute izena ema­teko epea, eta ekainaren 29ra arte apuntatu ahal izanen da. Horretarako, 659 084 257 zenbakira deitu beharko da, eta izena emateko datuak eman: izen-abizenak eta kontaktu bat.