XXVI. Dantzari festa ospatuko dute gaurtik hilaren 11ra bitartean, San Joan konpartsaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzariek hartzen dute parte urtero, Hernaniko dantzari festan.

Gaurko erromeriak emango dio hasiera XXVI. Dantzari Asteari, eta datozen egunetarako ekintza mordoa antolatu ditu San Joan konpartsak, denak dantzaren bueltan. Urtero moduan, Euskal jantzien erakusketa ere jarriko du Iraultza dantza taldeak, hilaren 6tik 10era, Biteriko erakusketa gelan.

Dantzari astearen 26garren edizioa antolatu du Hernaniko San Joan Kopartsak datozen egunetarako. Gaurtik hilaren 11ra bitartean, dantzari lotutako zenbait emanaldi eta ekintza izango dira herrian, eta horrez gain, hernaniarrek Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantza taldeen bisitaz gozatzeko tartea izango dute. 

Gaur emango dio hasiera dantzari festari San Joan Konpartsaren erromeriak, Oindaka Muxiko taldearen laguntzarekin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Plaza Berrin eta euria eginez gero, Atsegindegin egingo dute. 

Bihar, goizetik hasiko dituzte ekintzak, izan ere, goizeko 10:45etan kalejira aterako da herriko kale eta auzoak zeharkatzeko asmoz. Kalejira amaituta, dantzariek eguerdiko 13:00etan dute zita garrantzitsua, Gudarien Plazan emanaldia eskainiko baitute. Dantza talde ezberdinen eskutik izango da ikuskizuna, eta tartean izango da Hernaniko Ttarla dantza taldea. Eguraldi txarrarekin Biteriko areto nagusian izango da eta  aurkezle papera hartuko du Xabier Etxeberria hernaniarrak.

Astelehenetik larunbatera, berriz, euskal jantzien erakusketaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Iraultza dantza taldearen eskutik. Biteriko erakusketa gelan egongo da ikusgai egun horietan, 17:00etatik 20:00ak bitartean. Maiatzaren 9rako, berriz, euskal jantziak izango ditu hizpide Iraultza taldeko Ramon Garciak, Biterin. 

Maiatzaren 11n amaituko da dantzari astea, eta zenbait ekintza antolatu dituzte, behar den moduan agurtzeko; hala nola, dantzari txikien irteera, dantza emanaldia, txalapartariak eta bertsolariak. Dantzari astean parte hartu duten talde guztiek bat egingo dute azken egunean Fandangoa eta Arin-Arina dantzatzeko, eta dantzari astea agurtzeko.

XXVI.DANTZARI FESTA HERNANIN

GAUR

18:00 Erromeria Oinkada Muxiko taldearekin Plaza Berrin (Eguraldi txarrarekin Atsegindegin).

BIHAR

10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar. Dantza ekitaldia Hernaniko auzo eta kaleetan zehar. (Euria egingo balu, Biterin egingo litzateke). Aurkezlea: Xabier Etxeberria.

13:15 Dantza emanaldia, Gudarien plazan. 

14:30 Bazkaria, Atsegindegin. Ondoren, erromeria.

MAIATZAK 6, 7, 8, 9 eta 10 

17:00-20:00 Euskal Jantzien erakusketa, Biterin. 'Khrome Ezkontza', kolorearen historia modaren begietatik.

MAIATZAK 9

19:00 Hitzaldia. 'Khrome Ezkontza', kolorearen historia modaren begietatik. Hizlaria: Ramon Garcia.

MAIATZAK 11

17:00 Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan zehar. Aurkezlea: Jon Odriozola.

Hasieran, Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak; Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak.

Dantza taldeak: Egape, Urnietako dantza taldea; Eskola, Donostiako dantza taldea; Astigar dantza taldea; Trebeska Donostiako dantza taldea; eta Ttarla Hernaniko dantza taldea.

Bukaeran, Dantza talde guztiak Fandangoa eta Arin arina dantzatuko dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!