Oparoak bezain aberatsak, maiatzerako kultur agendak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Eider Saez abeslaria, Nøgen taldeko kide ohia, Astigarragan ariko da hilaren 18an, Modus Operandi taldearekin batera.

Hitzaldi, tailer eta emanaldi bereziz gainezka dator hilabetea, Hernanin eta Astigarragan.

Udaberriko goxotasunak anima­tuta, ez dira ohikoak izango ma­iatzeko kultur agendak. Ekintza berezi asko izango dira Hernanin eta Astigarragan, eragile ezber­di­nek antolatuta. Hernanin, esa­­te­rako, ETBri buruzko mahai-in­gu­rua izango da, Bartzelonako Ber­­gako eta Hernaniko musika ban­den kontzertua, landare inbaditzaileei buruzko hitzaldia, 'Hiz­ki pizti' tailerra familientzat, eta animaliak marrazteko tailerra.

Astigarragan, berriz, antolatu dituzte Kalistenia tailerra, gazteen altxorraren bila jolasa, 'Orreaga 824' kultur astea, aldibereko xake partiden erakustaldia Elisabet Ruiz Font txapeldunarekin, eta Asti Moto Party moto klasikoen erakusketa. San Isidro Egunak eta ilarrak ere izango dute protagonismoa.

 

ASTIGARRAGAKO MAIATZEKO KULTUR AGENDA

4 Aiztondo eta Eresmin abesbatzen emanaldi solidarioa, Zaporeakek antolatuta. 20:00etan, Erriberan. Sarrera: 4 euro.

4 Txalaparta tailerra, Eneko Larrañaga musikariaren eskutik. 18:00etan, Gaztelekuan. Doakoa.

9 'Ipuin motzak', Lur Kortaren eskutik. 4-6 urtekoentzat. 17:00etan eta 18:00etan, liburutegian. Gonbidapenak, maiatzaren 6an 16:00etatik aurrera.

11 Gazteak altxorraren bila, Gazte Asanbladak antolatuta. 17:00etan hasita, herrian zehar. Doakoa da, baina izena eman behar da Zipotza elkartean, maiatzaren 5era arte.

11 Ikastaroa: emakumeen osasunerako gorputz ariketa. Matazak elkarteak antolatuta. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara, Erriberan. Frantsesez, gaztelaniara itzulita. Izenematea: 615 783 490, 677 934 352 edo cristina.zaldua@kibai.es. Prezioa: 60 euro, Matazak elkarteko kideek 50 euro.

11 Norberto Almandoz musika eskolako ate irekiak, 12:30etan Erriberako antzokian. Instrumentua aukeratu behar duten haurrei zuzenduta.

12 Zinea: 'Dragoi zaindaria'. 19:30etan, Erriberan. Sarrera: 2 euro.

12 Zinea: 'Siempre nos quedará mañana'. 19:00etan, Erriberan. Sarrera: 5 euro.

12 Kontzertua: Banda de L'Escola d'Arts en Viu. Norberto Almandoz musika eskolak antolatuta. 12:30etan, Erriberako atarian. Doan.

13 eta 15 Kalistenia tailerra. 16 urtetik gorakoentzat. 18:00etatik 19:00etara, Andre Gobadarien ibai parkean. Doan.

13-18 'Orreaga 824, Iruñeko erresuma' kultur astea, Erriberan: erakusketa aste osoan (aurkezpena 13an, 19:00etan); 'Orreagatik iragan hurbilera' antzezlana 17an, 19:00etan; eta jardunaldia 18an, 10:00etatik 13:00etara (5 euro, izenematea nabarralde.eus webgunean).

13-16 Zilegi Astea: Astigarraga hobeto ezagutzeko tailerrak, ikastaroak eta hitzaldiak. Doakoa, baina izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus.

14 Haur antzerkia: 'Muna'. Herri Eskolako HH2ko ikasleentzat. 10:00etan, Erriberan.

14 Irakurketa Kluba: 'Azken etxea', Arantxa Urretabizkaia. 19:30etan, Erriberan. Isabel Etxeberriak gidatuta.

15 San Isidro Eguneko jaia, Goldea elkarteak antolatuta. 10:00etatik 14:30etara, Foru Plazan: trikitilariak, prozesioa, baserriko produktuen erakusketa, idi dema, bertsolariak eta herri bazkaria.

15 San Isidro Eguneko jaia, Zamalbide-Bentak auzoan. 12:00etan meza, 12:45etan txupinazoa, salda eta bertsolariak, 14:00etan lagunarteko bazkaria, eta 18:00etan idi dema.

16 Hitzaldia: 'Drogen kontsumoa nerabeengan; familiatik prebenitzeko, identifikatzeko eta kudeatzeko gakoak', Ane Lekandaren eskutik. 18:00etan, Erriberan. Doakoa, baina izena eman behar da: 943 33 10 67 edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus.

16, 18 eta 19 Ilar Eguna: 16an ilar pintxopotea herriko tabernetan, 18an baserrietara bisita familian (17:00etan Oialumetik, izenematea astigarraga.eus webgunean), eta 19an Ilar Azoka Foru Plazan (10:00-14:00).

17 'Furgonologoa', Julen Axpe. 19:00etan, Oiarbide baserriaren ondoan. Doakoa.

18 Kontzertua: Eider abeslaria eta Modus Operandi taldea. 22:00etan, Kontxa Etxeberria plazan. Doakoa.

18 Museoen Nazioarteko Eguna, Sagardoetxean. Udaberriko bisita berezia eta doako sarrera, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.

22 'Ttipi-ttapa' ipuin kontaketa, Ana Apikaren eskutik. 2-3 urtekoentzat. 17:00etan, liburutegian. Gonbidapenen zozketarako, izenematea maiatzaren 20an, 10:00etatik aurrera.

24-26 'Ihes-gela' jolasa, 16 urtetik gorakoentzat, Joseba Barandiaran plazan. Doakoa da, baina izena eman behar da: euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela.

24 Pintura saio magistrala, Maite Gurrutxagaren eskutik. Astigarte elkarteak antolatuta. 17:30etatik 20:00etara, Erriberan. Izenematea: 695 752 994 edo 652 701 553. Prezioa: 10 euro.

25 Udaberri giroan: 'Muztio magikoa' ikuskizuna. 17:00etan, Sagardoetxeko sagastian. Doakoa.

26 Aldibereko xake partiden erakustaldia: Elisabet Ruiz Fontek (Espainiako txapelduna 18 urtez azpikoetan) 12-16 taulatan jokatuko du aldi berean. Astigarragako Xake Klubak antolatuta. 10:00etatik 13:00etara, Kontxa Etxeberria plazan. Jokatu nahi duenak, izena eman behar du: astigarragaxake@gmail.com edo 623 991 277. Doakoa.

26 Asti Moto Party II: moto klasikoen erakusketa, musika klasikoak girotuta, Emakumeon Plazan. Kupela tabernak antolatuta.

27 Literatur solasaldia: 'Itinerario poético', Gabriel Celaya. 19:30etan, Erriberan. Juankar Landak gidatuta.

30 Hitzaldia: 'Pantailen kudeaketa; errealitate bat, hamaika aurpegi', Eider Fernandezen eskutik. 18:00etan, Erriberan. Doakoa da, baina izena eman behar da: 943 33 10 67 edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus.

 

HERNANIKO MAIATZEKO KULTUR AGENDA

4 Extremadurako XXX. Jardunaldiak. 10:00etatik 14:00etara, Atsegindegin.

4-11 XXVI. Dantzari Astea, San Joan Konpartsak antolatuta.

4-11 Euskal jantzien erakusketa Biterin, San Joan Konpartsak antolatuta.

8 Zinea Euskaraz! Laburbira, film laburren emanaldia, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. 19:00etan, Biterin.

9 Zinekluba: 'Petite fille', Sébastien Lifshitz. Frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin. 19:00etan, Biterin. Sarrera: 3 euro.

11 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berrin hasita.

11 Haur antzerkia: 'Hizkidantza', El Lagarto Baila. 2-5 urtekoentzat. 12:00etan, Biterin. Sarrera: 3,5 euro.

11 Kontzertua: Hernaniko Musika Banda, Zaharren egoitzan.

12 Kontzertua: Bartzelonako Bergako eta Hernaniko musika banda gazteak. 12:30etan, udaletxeko arkupeetan.

13-18 Eskola Agenda 2030 erakusketa, Biterin.

14 Emakumeen Euskal Literatura Mintegia: 'Lasai, ez da ezer gertatzen', Ana Malagon. Alaine Agirrek gidatuta.

15 San Isidro Jaia, 11:00etatik aurrera Tilosetan: pala eta esku pelota partiduak, omenaldia eta herri kirolak.

16 Mahai ingurua: 'ETB, nondik dator eta nora doa?'. Partehartzaileak: Urtzi Urkizu, Irati Sarasua, Elixabete Garmendia eta Lander Arretxea. 19:30etan, Biterin.

17-18  XXXVII. Txalaparta Festa, Hernaniko Musika Eskolak eta Ttakun Ttan Ttakunek antolatuta.

17 'Txalaparta', Kukai dantza taldearen eskutik. 19:30etan, Biterin. Sarrera: 8 euro.

17-19 Mendekoste Jaiak, Etxeberri auzoan.

18 Lore eta Landare Azoka, Urbieta kalean, Behemendik antolatuta.

20-24 Eskulan erakusketa Biterin, Emakumeen Zentroak antolatuta.

21 Familientzako 'Hizki pizti' tailerra. 17:00etatik 18:30etara, Biteriko liburutegian. 5-7 urteko haurrentzat. Doakoa, baina izena eman behar da: 943 33 70 31 / ingurumena@hernani.eus

21 Hitzaldia: 'Landare inbaditzaileak erriberetan', Aitziber Saroberen eta Jon Zulaikaren eskutik. Sagarreta Natur Taldeak antolatuta. 19:00etan, Biterin.

21 Literatur solasaldia euskeraz: 'Behin batean Loiolan', Iñaki Cid Larrea. 19:00etan Udal Liburutegian, Ane Mayozek gidatuta.

22 Animaliak marrazteko tailerra, 17:00etatik 18:00etara Biterin. 6 urtetik gorakoentzat. Doakoa, baina izena eman behar da: 943 33 70 31 / 
ingurumena@hernani.eus

22 Literatur solasaldia gaztelaniaz: 'La formula preferida del profesor', Yoko Ogawa. 19:00etan Udal Liburutegian, Slawka Grabowskak gidatuta.

24 Kontzertua: Amorante, 
'Harri herri har'. 20:00etan, Chillida Leku museoan. 
Sarrera: 8 euro.

24 Kantuz Eguna, Kantuz abesbatzaren eskutik. 19:30etan, Biterin.

25 BiodiBertso ibilbidea. 11:00etan Plazatik abiatuta.

27-ekainak 21 Biteriko tailerretako lanen erakusketa, Biterin.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!