Atzerriko hizkuntzak barneratzeko aukera paregabea, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 00:00

Kids & Us akademiak txikitatik ingelesez hitz egiteari ematen dio garrantzia.

Yaben English School, Kids & Us,  eta Morris Academy adituak dira hizkuntzetan, eta atzerriko hizkuntzak menperatzeak duen garrantziaz gain eskaintzen dituzten zerbitzuez jardun dute.

Gaur egungo gizarte globalizatu honetan, beste herrialdeetako edota kulturetako hiritarrekin ditugun hartu emanak, geroz eta ugariagoak dira. Horrenbestez, beste kulturak ezagutzea «oso garrantzitsua» da, batez ere atzerriko hizkuntzak ikasi eta hauek menperatzea. Hernanin, horretarako prestatuta dauden hiru akademia nagusi aurkitu ditzakegu, batetik, Kids & Us, bestetik, Yaben English School; eta azkenik, Morris Academy. 

Herrian dauzkagun akademia hauek, haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat egokitutako akademiak dira, eta, beraz, ikasteko gogoa edo beharra duen edonork jo dezake akademia hauetako atea, besoak zabalik hartuko baitituzte ikasleak.

Yaben English Schoolek ikasleekin erabiltzen duen komunikazio erremintak gramatika eta hiztegia badira ere, indargunea da ikasleak hizkuntza ulertzea eta barneratzea: «gure asmoa da ikaslea gai izatea ingelesez komunikatzen, eta noski Cambridge Universityko titulazioa ateratzeko prestaketan laguntzen diegu». Klaseak adinka banatzen dituzte, maila berean daudenei erakustea errazagoa eta efizienteagoa delako: «Dauzkagu 3 eta 10 urte bitarteko haurrak, 11 eta 17 urte bitartekoak eta gero helduak. Nahiz eta gaiak taldean landu, bakoitzaren beharretara egokitzen gara'. Haurrekin Ingeleseko maila guztiak eskaintzen dituztela nabarmendu du Yabenek, hala nola, Starters, Movers eta Flyers. Eta Cambridgeko KET, PET, FCE, CAE eta CPE. Era berean, ikasleak Hizkuntza Eskolara aurkezteko ere prestatzen ditu Yaben English Schoolek. Titulaziotarako prestaketetan, bidelagun funtzioa betetzen du Yabenek eta sistema interaktiboak erabiltzen dituzte, besteak beste.

Kisd&Usen kasuan, erdigunean daude beti haurrak eta gaztetxoak; eta ingelesa ikasteko erabiltzen duten metodologia «kalitatezkoa eta efizientea» dela ziurtatu dute: «ama-hizkuntza ikasi dugun moduan, ingelesa ikasten dugu. Batzuk euskera dute ama hizkuntza, beste batzuk, berriz, gaztelania. Guk berdina egiten dugu ingelesarekin, hizkuntzari lehentasuna ematen diogu. Haurren kasuan, klase bakoitzean, hitzak errepikatzen ditugu, eta hitz hauen esanahia ulertzen dute txikiek, euskerara itzuli gabe, ingelesa erabilita bete-betean». Horretarako, bertako irakasleek ez dute ingelesa ez den beste hizkuntza batean hitz egingo, «modu arin batean jarduteko ingelesez, naturaltasun guztiarekin».

Morris Akademiak 30 urte baino gehiago daramazki ingelesa irakasten, eta orokorrean emaitza positiboak dituztela aipatu du: «Cambridge azterketetan emaitza bikainak lortzen dituzte gure ikasleek, urtero». Morrisek garrantzia ematen dio ikaslea gertutik ezagutzeari: «modu honetara, etxeko giroa lortzen dugu, eta emaitzetan eragina dauka».  Zerbitzu mordoa eskaintzen du Morrisek, esaterako 7 urtetik aurrerakoentzako eskola ondorengo ingeles klaseak, 12 urtetik gorakoentzako atzerriko egonaldiak: esaterako AEBetako hilabeteko programa udan, eta horrez gain ondorengoa adierazi dute: «urte osorako programa ere eskaintzen dugu AEBetan, bertako High School batean esperientzia bizi ahal izateko». Puntako teknologia ere erabiltzen dute, eta klaseak adinaren eta mailaren arabera sailkatzen dituzte, erritmo berean ikas dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!