Lokal berriaren inaugurazio jendetsua, Zelabiden

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:01

Zelabide auzo elkarteak lokal berria inauguratu zuen apirilaren 26an Perkaiztegi kaleko 4garren zenbakian. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean puzgarrietan zilipurdika ibili ziren etxeko txikia, eta tartean, helduek ere izan zuten inaugurazioaz gozatzeko aukera, izan ere, edariak eta pintxoak eskaini zituzten doan. Gauean, berriz, edariak eta ogitartekoak saldu zituzten, festari jarraipena emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!