Aurkezpen bilera etzi, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Maiatzeko ostegunetan Goiz Eguzkira lekualdatuko dute Energia Bulegoa.

Hernaniko Energia Bulegoak bere lanaren aurkezpena egingo du etzi, arratsaldeko 16:30etan, Goiz Eguzkiko erretiratuen egoitzan. Aurkezpen bileraren helburua da 65 urtez goitiko herritarrei, Energia Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuak eta egitekoak hurbiltzea.

Horrez gain, maiatzeko ostegunetan Energia Bulegoak Goiz Eguzkin bertan emango du zerbitzua. Hilaren 16an, 23an eta 30ean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara izango da Goiz Eguzkiko kideentzako ordutegia. Hernaniko udal Energia Bulegoak herriko eragile sozialekin elkarlanean aritzeko asmoa du, «eta horretarako, hainengana hurbildu nahi dugu, eskaintzen ditugun zerbitzuak Hernaniko herritarrei onura zuzena eskainiz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!