Euskadirekin txapeldun, Alex Ugalde hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Alex Ugalde epeletarra.

Epeleko arrantzaleak garaipena lortu du taldeka, Asturiasen jokatutako Espainiako Txapelketan.

Euli-arrantzako Espainiako Txapelketan aritu zen Alex Ugalde Ormazabal hernaniarra, aurreko asteburuan, Asturiasen. Euskadi ordezkatuz, Piloña ibaian aritu zen arrantzan, apirilaren 26an eta 27an; eta taldekako garaipenarekin bueltatu zen etxera.

Ander Larruskainekin, Julen Aguadorekin eta Iñaki Muñozekin laukotea osatuta, aurreneko postua eskuratu zuten. Taldeko lau kideek banakako sailkapenean lortutako postuak batzen dira taldekako sailkapena osatzeko, eta 112koa izan zen Euskadirena, Asturiasi (131) eta Kataluniari (167) aurrea hartuta. 

Banakako sailkapen horretan, 34garren izan zen Epeleko arrantzalea, 136 partehartzaileren artean; eta erakustaldia emanda bukatu zuen, gainera. Izan ere, lau fasetan aritu ziren arrantzaleak, eta azkenekoan Ugalde izan zen denetan onena, 13 pieza arrantzatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!