Hernaniko EH Bildu «kezkatuta», Renferen aldirietako egoeragatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 00:00

Salatu dute AHTren obrak hasi zirenetik nabarmen okertu dela aldirietako trenen zerbitzua.

Renferen aldirietako zerbitzuarekin «kezkatuta» daudela adierazi dute Hernaniko EH Bildutik, azken hilabeteetan «okertzen» ari dela iritzita. Ohar baten bidez argitaratu dituzte sortutako kezkak, eta Renferen eskuduntzaren ardura duten ordezkariei «egoera argitzeko» eskaera egin diete. 

Arazo batzuk aurretik datozen arren, Abiadura Handiko Trenaren lanen ondorioek ugaritu dituzte herritarren kexak: «AHTren hirugarren haria jartzeko lanen ondorioz, aldi baterako bide bakarra ezarri da Donostiako eta Hernaniko geltokien artean. Zerbitzuaren kalitateak nabarmen egin du behera, eta ibilbidea egiteko behar den denborak gora egin du». Denborarekin lotuta, nabarmendu dute azken urteetan asko haunditu dela herri batetik bestera joateko tartea: «2016an Irun-Brinkola ibilbidea egiteko ordu bat eta erdi behar zen, eta orain, berriz, bi ordu». 

Trenen maiztasuna ere aipatu dute argitaratutako oharrean; izan ere, lanak hasi zirenetik erdira gutxitu dira Hernani-Donostia ibilbidea egiten duten trenak. 

Egoera horren aurrean, «erabiltzaileen kexak barneratuta», lau galdera erregistratu ditu EH Bilduk Espainiako Senatuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!