Kiroldegiko ikastaro intentsiboetan izenemateko epea irekiko da etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Hernaniko udal kiroldegiak ikastaro intentsiboak antolatu ditu ekainerako. Eskaintza 2007 eta 2018 artean jaiotako haur eta gaztetxoentzako da. Izenematea etzitik, maiatzaren 17ra egongo da irekita kirola.hernani.eus webgunean. Zozketa maiatzaren 20an egingo da eta zerrendak maiatzaren 21ean jarriko dira ikusgai kiroldegian. Informazio gehiago: kirola.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!