Hernani Munduari begira jarriko da gaurtik maiatzaren 24ra arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 4a, 00:00

Kuba, Kolonbia eta afrikar jatorriko gipuzkoarrak izango dira protagonista.

Hernani munduari begira jarriko da hilabete honetan. Aurten ere Hernani Munduari Begira zikloa antolatu dute Udaleko Lankidetza sailak eta Hernaniko Kooperazio Taldeak munduko hainbat errealitate gurera ekarri eta haiek hobeto ezagutzeko. Neurri batean, Hernaniko Udaleko Lankidetza sailak laguntzen dituen egitasmoak ezagutzeko aukera izango dute hartara hernaniarrek. 

Aurtengoan, Kuba, Kolonbia eta afrikar jatorriko gipuzkoarrak izango dira Hernani munduari begira zikloko protagonistak. 

Lau jarduera antolatu dira. Horietako hiru  Kulturarteko Plaza Feministan gauzatuko dira (Florida, 28) eta erakusketak, aldiz, herriko txoko ezberdinetan: Goiz-Eguzki gizarte etxean, Herrilur dendan, Kide tabernan eta Goiz-Argi tabernan. Udalak Mundubat GKE-ren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskadi-Cubaren eta J.A.Freytter Romero elkartearen laguntza ere izan du egitaraua osatzeko orduan.

EGITARAUA

HERNANI

Maiatzak 4-24 Erakusketak: Emakume kubatarrak bihotzetik; Kuba: iraultza sexu-anitza eta Tasioren Kuba. Goiz Eguzkin, Kide Tabernan, Goiz Argi tabernan eta Goiz Eguzkin.

Maiatzak 8, asteazkena Hitzaldi-trukea: Gipuzkoako afrikar jatorriko biztanleriaren eta LGBTIQ+ kolektiboaren egoera. Hizlaria: Beatriz de Lucas, Aldarteko ikertzailea. Kulturarteko Plaza Feministan.

Maiatzak 11, larunbata Gora Kuba burujabe jaialdia. Mahai-ingurua: Kuba gaur: blokeoak hausten dituzten emakumeak: Claudia Gonzalez, Milagros Acea eta Raquel Cadet (12:00).  Kontzertua: Maygred Bourricaudy eta Yaima Orozco (13:30). Kulturarteko Plaza Feministan.

Maiatzak 16, osteguna Hitzaldia: Bakearen kudeaketa gatazka armatu baten ondoren. Hizlaria: Gloria Cuartas, Kolonbiako Bake Akordioa ezartzeko unitateko zuzendaria. Kulturarteko Plaza Feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!