Aurreneko eltzekada gaur, Elizatxon

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 00:00

Hernani Burujaberen burujabetzetako bat zaintza da, eta horren batian, Eltzekoa izeneko herritar taldeak, 'Eltzekadak' antolatu ditu auzoetan.  Gaur izango da aurreneko saioa Elizatxon, arratsaldeko 18:30etan, auzo elkarteko lokalaren pareko plazan. Ohiko bileren ohitura hausteko asmoz, argazki erakusketa jarriko dute, mokadutxo bat jateko aukera ere izango du bertaratzen denak, eta bolo txapelketa ere jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!