Extremadurako produktuz josiko dute bihar Atsegindegi

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 00:00

Herritar ugari bertaratzen dira urtero, Extremadurako Jardunaldietara.

Goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean, Extremadurako jaki gozoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Hitzordu polita daukate hernaniarrek bihar, Atsegindegin. Izan ere, urtero bezala, Extremadurako Jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Centro Cultural Extremeño elkarteak, goizerako. Aurten, gainera, 30garren edizioa dute, eta Extremadurako kultura he­rrian zabaltzeko aukera paregabea izango dela aitortu dute antolatzaileek. Goizeko 10:00etan irekiko dira ateak, eta eguerdiko 14:00etara bitartean, Extrema­du­rako jaki gastronomikoak dastatzeko tartea izango dute, festa giroan. 13:00etan, gainera, Virgen de Guadalupe abesbatzaren eta dantza taldearen emanaldia izango da bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!