Hemendik aurrera hilabeteko azken ostiralean soilik egingo dituzte presoen aldeko kontzentrazioak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 00:00

Hernaniko preso eta iheslarien senideek azken urteetako dinamika moldatzea erabaki dute. Hala, jakinarazi dute hemendik aurrera hilabeteko azken ostiraletan soilik egingo dituztela elkarretaratzeak: «Gure senide presoen egoera aldatu eta hobetu da, baina salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen du, eta kalera ateratzen jarraitu behar dugu eskubide urraketak salatzeko». Hortaz, bihar ez da kontzentraziorik izango. 

Era berean, dei egin dute Rafa Goikoetxea Errazkinen oroimen ekitaldira joateko. Biteri kultur etxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!