'Kaixo!' aldizkariaren 65garren zenbakia argitaratu du Amherrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 00:00

Martxoko eta apirileko jarduerak bildu dituzte aldizkarian. Horrez gain, jakinarazi dute Festa Gastronomikoa maiatzaren 19an izango dela. 

Amherreko kideek 'Kaixo!' aldizkariaren 65garren alea argitaratu dute, martxoan eta apirilean egindako ekintzak biltzen dituzten testuekin.

Ohi bezala, gai asko jorratzen ditu azken zenbakiak; Korrikari buruzko testuak jarri dituzte, euskera klaseetan lantzen ari direna azaldu dute, Arrazismoaren Aurkako Martxak ere badu tokia... Finean, egindako lanaren berri eman dute azken alean. 

Amherretik zehaztu dute zenbait jarduera antolatzen ari direla une honetan: «Paseoak eta migrazinema antolatzen jarraitzen dugu, eta Festa Gastronomikoa maiatzaren 19an izango dela jakinarazi nahi dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!