2024/05/11 12:00 - 13:00

Antzerkia

Haur antzerkia: 'Hizkidantza'

Haur antzerkia: 'Hizkidantza'
Biteri, Hernani

'Hizkidantza' hitz eta soinuen arteko dantza da; horiek haur txikien irudimenezko unibertsora eramango gaituzte.

Jolas eszenikoaren bitartez, bi pertsonaiak, Terpsichorek (dantza) eta Euterpek (musika), arnastu, kuxkuxeatu eta gorputzarekin eta ahotsarekin esperimentatuko dute. Mundura jaioberriak bailiran, inguruan dituzten materialekin, gorputzekin eta gertaerekin interakzioa egingo dute, ahozkoa ez den diskurtsoa eraikiz.

Espresioz betetako unibertsoa osatuko dute elkarrekin, dantzan dabiltzan soinuen artean dabiltzala. Lengoaia musika moduan jasoko da eta musika, gorputzaren bidez kantatu eta dantzatuko da.

Ideia eta zuzendaritza: Leire Amonarriz    
Aktoreak / dantzariak: Elsa Sánchez / Leire Amonarriz, Alberto Almazá

El Lagarto Baila konpainia

Adina: 2-5 urte  Iraupena: 45 min.

Sarrerak: maiatzaren 2tik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!