Eltzekada egingo dute ostiral honetan Elizatxoko Auzo Elkarteko plazan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 00:00

Hernani Burujabeko zaintzaren adarreko egitasmo bat da. Hiru gehiago egingo dituzte ekainera bitarte.

Hernani Burujabeko zaintzaren adarretik Eltzekadak antolatu dituzte herriko zenbait auzotan. Lehenengoa ostiral honetan izango da, arratsaldeko 18:30etan, Elizatxo auzoan. Auzo elkarteko lokalaren pareko plazan jarri dute hitzordua, eta zenbait jarduera prestatu dituzte arratsaldea girotzeko: argazki erakusketa, bolo txapelketa eta salda eta tortilla dastaketa, hain zuzen.

Egitasmoak jarraipena izango du datozen asteetan, eta beste hiru auzotara iritsiko da Eltzekada egitasmoa. Guztiak ostiral arratsaldetan izango dira; Zikuñagan maiatzaren 17an (18:30), Etxeberrin maiatzaren 31n (18:30) eta Antziolan ekainaren 14an (18:00). Azken honetan mural pintaketa eta omenaldi komunitarioa egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!