Gaztetxoen irteera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 00:00

Mendiriz Mendiko kideek gaztetxoen irteera antolatu dute igande honetarako. Aizarnatik Santa Engrazira joango dira oraingoan, 6,5 kilometroko ibilbidea osatuta. Jakinarazi dute zailtasunik gabeko ibilaldia dela, 300 metroko desnibel metatuarekin. Aurreikuspena da ibilbide zirkularra 3 ordutan bukatzea. Igandean goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!