Barrenetxea eta Zapirain bihar, urrezko binakakoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 27a, 00:00
Ane Zapirain eta Malen Barrenetxea izango dira bihar, Arespalditzan.

Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute bihar bailarako bi aizkolariek, Araban, emakumezkoen mailan. 

2024ko Urrezko Binakako Aizko­lari Txapelketa jokatuko dute bi­har, Arabako Arespalditzan, eguer­diko 12:30etan hasita. Malen Barrenetxea hernaniarra eta Ane Zapirain astigartarra izango dira bertan, eta txapelketako bigarrengo kanporaketa jokatuko dute, emakumezkoen mailan.

Binakako txapelketa izanik, Barrenetxea Nerea Arrutirekin batera arituko da lehian, eta aurkari izango dituzte Lucia Orbe eta Xanta Sousa. Zapirainek, berriz,  Oihana Fernandez de Barrenarekin osatuko du bikotea, eta Uxue Ansorregiren eta Beatriz Tancoren aurka lehiatuko dira. Aizkolariek ondorengo lanak osatu beharko dituzte: bakarka 45eko enborra moztu beharko dute, eta jarraian bi 45eko, txanda librean.

Aizkolariez gain, harrijasotze erakustaldia eskainiko dute Aroa Sanchezek eta Udane Ostolazak, aurrekoek bere lana amaituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!