Kaxkoko bizilagunei azalduko diete Hernani Burujabe proiektua gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 25a, 00:00

18:30etan egingo dute batzarra Biterin. Joan nahi baina ezin duena, beste auzoetako bileretako batera joan daiteke.

Kaxkoko bizilagunei deia luzatu diete Hernani Burujabetik, gaur Biterin egingo den batzarrean parte hartzeko. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da bilera, eta bertan, helburua da Hernani Burujabe ezagutzera ematea. Auzoz auzo ari dira bilerak egiten horretarako. Izan ere, Hernani Burujabe bere osotasunean azaldu nahi dute, herritarrek ikus dezaten haien egunerokoan nola eragin dezakeen. Etorkizuneko lehentasunak planifikatzeko eta proiektuak herritarrekin lotzeko diagnostiko bat osatu nahi dute, lehentasun horiek herritarren beharretatik abiatutakoak izan behar dutelako. 

Interesa izan baina deialdi horretara joan ezin duenak, beste auzoetan egingo den batzarretara joateko aukera dauka. 

 

Ordu erdi lehenago, agerraldia

Hernani Burujabek, Kaxkoko bizilagunekin bildu aurretik, agerraldia egingo du 18:00etan, Biteri aurrean; eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!