Bizipoza Jaia antolatu dute Hernanin Bizipozako elkarteek, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 24a, 00:00

Ostiralean hasiko dituzte beroketa lanak, izan ere, 'Badator Bizipoza Jaia!' ekimena prestatu dute, Hernaniko ikastetxeek Plazan, 15:15etan.

Larunbatean izango da Bizipoza egitasmoaren festa haundia, baina bezperan hasiko dituzte beroketa lanak. Izan ere, Badator Bizipoza Jaia! ekimena prestatu dute, Hernaniko ikastetxeen eskutik, hilaren 26rako, ostiralerako. Plazan elkartuko dira horretarako, arratsaldeko 15:15etan.

Biharamunean, berriz, Atsegindegi, Urbieta kalea eta Bi­teriko plaza izango dira inklu­si­oaren erdigune. Denetik izan­go da horietan: elkarteen jar­du­naren berri emateko gunea, jolasak, tonbola, 'Go!azen'eko lagunen ikuskizuna, musika, dantza, paella jatea, pailazoen emanaldia, erromeria, hartubol erakustaldia... Bizipoza osatzen duten 38 elkarteek eta herriko hainbat eragilek egin dute bat jaiaren antolaketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!