Euskadiko Batel Ligako txapeldunorde, Hernaniko jubenilak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 23a, 00:00
Hernaniko neska jubenilak, igandean Donibanen.

Maila ederra erakutsi zuten Hernaniko batelek Pasai Donibanen jokatutako estropadan.

Asteburu honetan jokatu dute Pasai Donibanen Euskadiko Batel Txapelketa. Hernaniko Arraun Elkarteko bost batel aritu ziren larunbateko kanporaketan, hiru ontzi sailkatu ziren igandeko finaletara, eta jubenilek lortu zuten emaitzarik onena: bigarren postua. 

Neska jubenilek estropada bikaina egin zuten finalean. 10 minutu eta 25 segundu behar izan zituen batelak helmugaratzeko, eta zilarrezko domina jantzi zuten Hernaniko arraunlariek. Asteburu honetan Galizian arituko dira, Espainiako Batel Txapelketan. 

Finalera sailkatu ziren beste bi batelak kadeteena eta seniorrena izan ziren. Bi kasuetan laugarren postuan amaitu zuten hernaniarrek, baina ez ziren podiumetik oso urrun ibili. Seniorrek izan zuten lorpen hori gertuen, zilarrezko dominatik ia 3 segundutara eta brontzezkotik 2 segundu exkaxera helmugaratuta. 

Elkartetik nabarmendu dute «oso harro eta pozik» daudela arraunlarien lanarekin.  

 

Unax Uralde hernaniarra, Cazauboneko Nazioarteko estropadan

Unax Uralde hernaniarrak asteburu ederra pasa du Orioko Arraun Elkartearekin, Cazauboinen (Frantzia). Uralde jubenila izanik ere (16 urte), seniorren aurka lehiatu zuen (15-35 urte). Larunbatean jokatu ziren 500 metroko sprintak; goizeko 8ko sprintean, 6 ontziren artean, 2 postua lortu zuen Orioko jubenilek, tartean Unax Uraldek. Larunbat arratsaldean, berriz, 2ko modalitateko sprintean, 21 ontzietatik 12garren postua lortu zuten. Igandean 2000 metroko estropadan, 8ko ontzian, 3garren postua eskuratu zuten, eta 4ko modalitatean, berriz, 9garren postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!