Joxe Kurutz Elosegik jarraituko du Hernani CREko lehendakari gisa

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 22a, 00:00
Joxe Kurutz Elosegi Estebez.

Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, berea izan da bakarra. Erreklamaziorik izan ezean, lehendakari izendatuko dute.

Azken orduko ezustekorik ezean, Joxe Kurutz Elosegi Estebezek jarraituko du izaten Hernani Club de Rugby Elkarteko lehendakari. Joan den ostegunean, apirilaren 18an, bukatu zen lehendakaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea, eta Elosegirena izan da aurkeztutako bakarra.

Hautagaitza hori baliozkotzat emanda, sei egun naturaleko epea zabaldu du hauteskunde batzordeak, erreklamazioak aurkezteko. Ostegunera arte izango da horretarako aukera, apirilaren 25era arte. Behin epea igarota, erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, Joxe Kurutz Elosegi izendatuko lukete lehendakari, berriro ere.

Bere izendapena berretsiko lu­kete maiatzaren 4an, horretarako deitutako batzarrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!