Kerobiaren kontzertua ostiral honetan, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 17a, 00:00

Gaueko 22:00etan hasiko da, eta zutik egongo da publikoa. Sarrerak eskuragarri daude, 8 euroan.

Kerobia taldeak kontzertua eskainiko du etzi, ostiralez, Biteri kultur etxean. Gaueko 22:00etan hasita, 'Gora bizitza' diskoa aurkeztuko du, bere kantu enblematikoenekin eta kantu akustikoekin osatutako errepertorioa. 

Ez da ohiko kontzertua izango, ikusentzuleak zutik egongo baitira Biteriko areto nagusian, harmailak gordeta. Hori horrela, 300 lagunentzako tokia izango da. Sarrerak eskuragarri daude, Biterin bertan eta kultura.hernani.eus webgunean, 8 euroan.

2001ean Iruñean sortua, bere ibilbideari amaiera eman zion pop-rock taldeak 2014an, baina oholtzara bueltatu zen duela hi­ru urte. 'Hilak' albuma kaleratu zuten aurrena, eta iazko martxoan 'Gora bizitza' singlea.

Bi sarrera bikoitz zozketan, Kronikakideen artean

Kerobiaren ostiraleko kontzerturako, bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kronikak, Kronikakideen artean. Horretarako, interesa du­ten Kronikakideek zozketan apuntatu behar dute, kronika.eus webguneko 'Kronikakide' atalean. Bihar gauera arte eman daiteke izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!