Ikastetxeetako ikasleek galdetegiak egingo dituzte saltoki eta tabernetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 11a, 00:00

Otsailaren 14a Energiaren Mundu mailako eguna izanik, egun hori hartuko dute galdeketekin hasteko.

Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030 programan murgilduta dabiltza eta lanketa gaia Energia dute azken bi ikasturtetan. Datozen egunetan kale galdetegiak eta denda zein tabernetan galdetegiak egiten ibiliko da.

Otsailaren 14a, Energiaren mundu mailako eguna izanik, egun hori ardatz hartuko dute galdeketekin hasteko. Ikastaldeak antolatuta daude beraz, bisita bat jasoko duzue. Zuen laguntza eskertuko genuke ikasleen galderak erantzuten.

Urtarrilean Eskola Agenda 2030 programaren baitan, Hernaniko ikastetxe guztietako ordezkariak Udal ordezkariekin bildu ziren, Hernaniko udaletxeko areto nagusian. Ikasleek azaldu zutenez, ikasturte honetan indarrak herrian dauden energia berriztagarriak ezagutzen, hauen onurak zabaltzen eta kale galdetegien bidez herritarren ezagutza maila aztertzen jarriko dituzte. «Euskadin kontsumitzen den %10 soilik sortzen da bertan» diote ikastetxeetako ikasleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!