Etxeko konponketak

Basmodec

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

BABESTUTAKO EDUKIA

Aukera zabala dauka Basmodec pintura dendak, makina bat pintura kolorerekin eta motarekin. Gainera, Hernanin ez ezik, Donostian (Grosen, Antiguon eta Amaran), eta Beasainen ere ditu egoitzak, eta publiko guztiei zuzendutako produktuak ditu. «Nahi dugu guztiek izatea pinturak eta gure produktuak erosteko aukera, eta, horregatik, kalitatea beti mantentzen bada ere, askotariko prezioak ditugu katalogoan».

Adituak dira horretan, eta aholkularitza da beraien indargunea. «Gustuko dugu bezeroei aholkatzea eta egokien doakiena eskaintzea», aipatu dute. «Batzuetan, edozein pintura erosteko joera dugu, aurretik kalitatea edota mota ondo aukeratu gabe. Baina, gero, ondo gelditzen ez dela ikusten dugu, eta orduan datoz kezkak». Horregatik, aholkularitza zerbitzua daukate Basmodec-en, eta, ezer erosi aurretik, bezero bakoitzaren egoera aztertzen dute. Modu horretan, emaitza ona izango dela ziurtatzen dute.

Eta, pinturaz gain, bestelako produktuak ere badituzte aukeran. Hala nola, paper pintatua edo zoru binilikoa. «Obrarik egin behar izan gabe, zuzenean lurrean jartzeko materiala da, eta oso emaitza onak ematen ditu». Horrez gain, berrikuntza gisa, kotxeak margotzeko spray-ak ere badauzkate orain. «Marka eta modelo bakoitzerako sprayak dira, eta kotxeak dituen markatxoak estaltzeko balio dute. Gainera, erabiltzeko errazak eta erosoak dira».

 

BERRIKUNTZAK ETA AUKERA BOROBILAK

Kotxeak margotzeko spray-ak dira Basmodec-en berrikuntza nagusia. Gainera, pinturaz gain, bestelako produktuak ere badituzte: besteak beste, paper pintatua eta zoru binilikoa. 

 

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera

Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!